XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MANTXUT: Norbeit.
XELET: Bai norbeit bada, jauregiaren atean.
SOBAT
MAYI PINPIRIN: Zer? aitamak?
AÑA EZAXOL: Ba ote?
MAYI PINPIRIN: Oi, oi, aita!
AÑA EZAXOL: Ama, ui! eta amatxi ere.
KAXKOPEL: Sar-araz-kitzue.
ZENTZULUZ: Ongi etorri, jaun Kalixtro Kutzero eta andere Katalin Kurlinka.
KATALIN KURLINKA: Aspaldi etorri nahiak ginen.
ZENTZULUZ: Amatxi Xinkulin ere.
Zer kuraia!
MARI XINKULIN: Bai, gaixoa.
Hainbertze eta hainbertze erran zautaten NI-tarren jauregiaz, nun atsolutuki abiatu nahi izan baitut.
KALIXTRO KUTZERO: Zertan dire gure alabattoak?
Ez zaituzte hasarrarazten batzuetan ?
KAXKOPEL: Ez, ez segurki.
Zarmanta hutsak dire.
ZENTZULUZ: Jar zaizte, otoi!
MARI XINKULIN: Zuk errazu!
ZENTZULUZ: Norat goatzi, mutil iñutil horiekin?
MARI XINKULIN: Errazu berriz!
ZENTZULUZ: Ez da gehiago bizitzerik!
MARI XINKULIN: Ai! gure denboran bederen...
KALIXTRO KUTZERO: Aski, aski, amatxi!
Sor-egunean eman zautzun inposilez Jainko Jaunak xirribika bat tripan.
KATALIN KURLINKA: Alo! gizona.
Haren adinean izanen duzu bai zuk ere zerbeit arrangura.
Ez duzu ikusten xaharreri guziak hiltzen zaizkotela, guziak...
KUTZERO: Oi emaztekia, zer kalaka.
ZENTZULUZ: Ez zaiteztela bederen, hunat etorri-ta, jaun andereak kalapitan has.
KALIXTRO KUTZERO: Ez, ez.
Ez dute gure kalapitek funts handirik.
KATALIN KURLINKA: Zer nahi duzu, andere Zentzuluz, oihalaren josteko, sistatu behar den bezalatsu, senar-emazteen amodioaren josteko behar da ere zenbeit sistako, piko, ximiko.
KALIXTRO KUTZERO: Ele gutixoño, emaztekia.
KAXKOPEL: Zer diozue, beraz.
MARI XINKULIN: Zer nauzue diogun, mende trixte huntan?
KALIXTO KUTZERO: Trixte, trixte...
Zer diogun? guziak ongi doatzila; eta, orai bederen, bizi ditakela.